head

Bazenekien?

Zabalarra

XV. mendetik etenik gabe dokumentatzen da gizaldiz gizaldi, eta hitz elkarketa batek osatzen du leku-izena, hots, Zabala eta larrea. Bestaldetik, toponimoaren espazio fisikoak arazoak eman ditu historian zehar; alde batetik, eskriturek erakusten duten bezala, Merindadea ia Ezkurdiraino luzatzen zelako; bestetik antzina San Roke aldea ere Zabalarra zelako (horrexegatik Zabalarrako San Roke ermita), baina XIX. mende amaieran trenbideak bitan zatitutakoan, populuak Arandiagoitia aldeari Salabarri edo Salabarra deitzen jarraitu zuen (-b- herskari eta -l- albokarien arteko metatesia) eta ermitaren aldeari San Roke.

Toponimoa: Zabalarra,  Zabalarra auzoa,  Zabalarra eskola,  Zabalarra kalea,  Zabalarrabide

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa