Boliviako izpiak eta hizkiak (conferencia y proyección)
Organizador: Área de Inmigración
Hora: 19:00
Lugar: Biblioteca Municipal
Tipo: Conferencia
Ponentes: Amets Arzallus y Txomin Txueka
Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin.
Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien.
ARGIA aldizkarian erreportaje sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai Durangoko azokan, “Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak”.
Orain, hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak... denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun. Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.