Hasiera

Agenda

martxoak 04

Esanen aduanan

Antolatzailea: Berdintasun saila
Ordua: 20:00
Non: Udal Liburutegia (Komentukalea 8)
Mota: Literatura
url: ikusi

 

 

martxoak 04

DF Bertsozale Eskola (ikastaroa)

Antolatzailea: Plateruena Kafe Antzokia
Ordua: 20:00
Non: Plateruena Kafe Antzokia
Mota: Bertsolaritza
url: ikusi

Ikastaroa lau egunetan zehar emango da: martxoaren 4an hasi eta martxoaren 24a arte. Ordua: 20:00.

Martxoak 4:  Andoni Egaña 
Martxoak 11: Unai Elizasu eta Maite Berriozabal 
Martxoak 17: Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea 
Martxoak 24: Eider Rodriguez eta Asier Altuna 

Izen ematea (15 euro). Izena emateko azken eguna: martxoak 2.   

martxoak 12

Bizardunak (kontzertua)

Antolatzailea: Plateruena Kafe Antzokia
Ordua: 22:00
Non: Plateruena Kafe Antzokia
Mota: Musika
url: ikusi

 

 

BIZARDUNAK

 + Les Fabulosers

Sarrera: 8 - 10 €

martxoak 14

Musika Tresnen Fabrika

Antolatzailea: Sointek taldea
Ordua: 17:30
Non: Plateruena kafe antzokia
Mota: Antzerkia

 

 

Antzezlan hau 2 eta 10 urteko bitarteko umeei zuzenduta dago.

Sarrera: umeek 3 €, nagusiak doan.

martxoaren 15(e)tik martxoaren 20(e)ra

Arrazismoaren kontrako astea · BOLIVIA

Antolatzailea: Udaleko Inmigrazio saila
Ordua: 9:00-21:00 (astegunetan) eta 10:00-14:00 (larunbatetan)
Non: Udal Liburutegia
Mota: Erakusketa

 

ILLIMANI: BOLIVIAKO IZPIAK ETA HIZKIAK

Egileak: Amets Arzallus eta Txomin Txueka

Egunak: martxoaren 15etik 20ra

Ordutegia: 09:00-21:00; zapatuetan, 10:00-14:00

martxoak 17

Munduari itzulia 18 ipuinetan

Antolatzailea: Inmigrazio Saila
Ordua: 17:30
Non: Udal Liburutegia
Mota: Literatura

Antton Irusta ipuingileak mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak ezagutzeko aukera ematen digu: Non eta nola bizi diren esango digute eta ondoren bakoitzak ipuin bat kontatuko digu.

martxoak 18

Boliviako izpiak eta hizkiak (hitzaldia eta proiekzioa)

Antolatzailea: Inmigrazio saila
Ordua: 19:00
Non: Udal Liburutegia
Mota: Hitzaldia

Hizlariak: Amets Arzallus eta Txomin Txueka

Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin.

Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien.

ARGIA aldizkarian erreportaje sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai  Durangoko azokan, “Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak”

Orain, hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak... denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun. Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.

martxoak 20

Ezazu Film festa (film labur lehiaketa)

Antolatzailea: Ikusazu
Ordua: 18:00
Non: Plateruena Kafe Antzokia
Mota: Zinea
url: ikusi

 

Sarrera doan

 

 

martxoak 20

Oinez dabilen jende eskasa - Leilaren bidaia

Antolatzailea: Karrika antzerki taldea
Ordua: 22:00
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
url: ikusi

Intxaur bat esku batean eta bestean bihotza gogor heldurik Leilarekin bidaia bat egitea proposatzen dizuegu. Bidaia honetan planteamendu zail bat egingo dugu: bestearen azalean jarriko gara, eta metamorfosia hori lortzen badugu, Leilaren egoera ulertzen saiatuko gara. Pertsonen aurkako mina bat zapaldu duen gazte afrikar bat da Leila eta gure mundura, lehen mundura, kontu eske etorri da, arma suntsigarri hauek bertan ekoizten ditugu-eta.

Gai izango gara bere azalean jartzeko? Metamorfosia horren atzetik goaz Karrikakoak, eta bidaia hau egiteko luzatzen dizuegu konbitea.

martxoak 21

Uharte ezezagunaren istoria

Antolatzailea: Markeliñe antzerki taldea
Ordua: 18:00
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
url: ikusi

martxoak 24

Koblakariak behar ditugu. Zilar astea: Joseba Sarrionandia

Antolatzailea: Plateruena, Berbaro, Karrika antzerki taldea, Literatura eskola, San Agustin Kultur Gunea, Maristak, Jesuitak, Frai Juan de Zumarraga Institutua eta Ibaizabal Ikastola
Ordua: 10:00etan
Non: Plateruena Kafe Antzokia
Mota: Literatura
url: ikusi

    

 

Sarrera doan

martxoak 25

Koblakariak behar ditugu. Zilar astea: Joseba Sarrionandia

Antolatzailea: Berbaro, Karrika, San Agustin K.G., Maristak, Jesuitak, Institutua, Ibaizabal, Literatur eskola eta Plateruena
Ordua: 20:00
Non: Plateruena Kafe Antzokia
Mota: Literatura
url: ikusi

                      

 

 Sarrera doan

martxoak 26

Aulki hutsa

Antolatzailea: Le Petit Téâtre de Pain
Ordua: 22:00 - 23:20
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
url: ikusi

Lapurdiko Le Petit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatutako taldea da.

Lan hau, Joseba Sarrionandiaren zenbait idatziren egokitzapenetik sortua da. Bertan erbestetik itzuli ezin den gizon batek, tragoa eskaintzen digu. Ondoren beste bat eta beste bat, eta bukatzeko beste bat.

Musikari batek dantzari bihurtzen du edalearen egonezina, bere iritzi eta asmoek kantu debekatuen hitzak diruditela. Desterruan ondu den arnoa edateko gomita bat.

martxoak 28

Durangoko bonbardatzeei buruzko 3D marrazki-lana

Antolatzailea: Durangoko Udala
Non: Andra Mariko elizpea
Mota: Memoria historikoa
Dokumentua: deskargatu

  

Eduardo Relero artista argentinarrak marrazki bat egingo du hiru egunetan zehar anamorfosis teknika erabiliz. Marrazkiari lente batekin begiratuta hiru dimentsiotan egina dagoela emango du.

 

martxoak 28

Ibilaldi bat memoriaren mapan: Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarrituta

Antolatzailea: Plateruena, Berbaro, Karrika antzerki taldea, Literatura eskola, San Agustin Kultur Gunea, Maristak, Jesuitak, Frai Juan de Zumarraga Institutua eta Ibaizabal Ikastola
Ordua: 10:00etan
Non: Plateruena Kafe Antzokitik hasita
Mota: Literatura
url: ikusi

 

Martxoaren 28an, domekan, ibilaldi bat egingo da Iurreta eta Durangon zehar Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarrituta.

Elkartzeko ordua eta lekua: Plateruena, goizeko 10:00etan

martxoak 28

Olgetan tailerra

Antolatzailea: Berbaro elkartea
Ordua: 17:30
Non: Plateruena kafe antzokia
Mota: Antzerkia

 

Malabareak, ka...riokak eta firi-firiak izango dira.

Sarrera: doan

martxoak 30

Oroimen Eguna: Durangoko emakumeen kartzelaren 70. urteurrena

Antolatzailea: Berbaro, Gerediaga eta Kriskitin
Ordua: 19:00 eta 19:30etan
Non: Nevers eskolan eta San Agustin Kultur Gunean
Mota: Memoria historikoa
Dokumentua: deskargatu

OROIMENAREN HARITZA LANDATZEA

Nevers eskolan, 19:00etan

DURANGON KARTZELARATUTAKO EMAKUMEEI ESKAINITAKO OROIMEN EKITALDIA

Kondairak, testigantzak eta bi film labur: Iban Gorritiren "Kantatzen ez duen herria herri hila da" eta Maria Gonzalez Gorosarriren "Rosario la dinamitera".

San Agustin Kultur Gunean, 19:30etan

martxoak 31

Durangoko bonbardatzeen 73. urteurrena

Antolatzailea: Durangoko Udala, Berbaro, Gerediaga eta Kriskitin
Ordua: 12:00etan / 20:00etan
Mota: Memoria historikoa
Dokumentua: deskargatu

Bi ekitaldi egingo dira:

GERRA ZIBILAREN BIKTIMEI OMENALDIA KANPOSANTUAN

Autobus zerbitzua egongo da: 11:30etan, Jesuiten aurrean.

BONBARDEKETEN OROIMEN EKITALDIA

Manifestua irakurriko da. Ondoren, lore eskaintza egingo da eta aurreskua dantzatuko. Amaitzeko, ekitaldiko abestia kantatuko da.

Andra Mariako elizpean, 20:00etan

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Ekaina 2025
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango