head

Bazenekien?

Usaetxeaga

Nahiz eta Kurutziagan den eraikina XVI. gizaldikoa ez izan, bertako orubean kokaturiko etxe zaharrari dagokio toponimoa. Beste batzuetan aipatu bezala, hemen ere leku-izenak eta deiturak nahastu eta interpretazio okerrak gertatu dira. Datu zaharrenek Us(a)etxeaga oikonimoaren alde egiten dute, baina XVIII. mendeko La Quadra abizena eta XIX.eko Maguna eta Olalde deituren artean azken hau geratu zaigu ahozko jardunean. Aipatzeke ezin utz daiteke XX. mendeko idazkiren batean etxean kortak zeudela eta, baten batek asmaturiko Casa de las cuadras, benetako La Quadra abizenaren ordez.

Toponimoa: Usaetxeaga jauregia (Olaldena)

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa