head

Bazenekien?

Mikeldiko Done Bikendi ermita

Mikeldi toponimoak eta Done Bikendi hagionimoak jatorri berbera dute, eta horrexegatik agertzen dira XV. mendetik aurrerako dokumentuetan honako forma hauek: Miquendi, Miçente, Biçenty... Kontsonante txandatzearen azalpena K. Mitxelenak berak ematen digu, hots, euskaraz aurkitu daitezkeen berben hasierako sudurkaria (M-) sarri-askotan latinez erabilitako herskari batetik datorrela (B-). Hortaz, latinezko Vinco aditzetik (irabazi) sorturiko Vincens, -tis forma gaztelaniaz Vicente bilakatu zen eta euskaraz Mikeldi. Bestaldetik, ez dakigu nondik atera duen F.A. Beitiak interpretatutako lugar o punto en que se fabrican monigotes u otras efigies toscas.

Toponimoa: Mikeldi,  Mikeldi auzoa,  Mikeldi burdinola,  Mikeldi etxea,  Mikeldi kalea,  Mikeldialde soroa,  Mikeldialdea,  Mikeldiaurre,  Mikeldibide,  Mikeldiko andapara,  Mikeldiko Done Bikendi ermita,  Mikeldiko idoroa,  Mikeldiko landa,  Mikeldiko presa

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa