head

Bazenekien?

Kalebarriko eskolak

Gaur egunean udal liburutegia dagoen orubean eraikin bi egon dira azken mendeotan: XIX. gizaldian uriko lehen eskolak (Kalebarria aldera) eta XX.ean Guardia zibilen etxea (Goienkaletik Komentukalera etorri ondoren). Kalebarriko eskolak 1828an hasi ziren altxatzen, ordura arte erabilitako udaletxea ez zelako batere egokia Bizkaiko hezkuntza arloko arautegi berriak agindutako baldintzak kontuan hartuta. Martin Etxabururen egitasmoa Sebastian Basterretxeak (hargintza) eta Jose Milikuak (arotz eta igeltsari lanak) egin zuten, eta sekulako dirutza izateagatik (91.431erreal) zerga berriak ipini behar izan zizkioten ardoari. Migel Liborio Olano izan zen bertako lehen maisua, eta 1830ean neskak sartu ziren F. Lorentza Gabiola maistrarekin batera, baina ez gela berberetan, egindako beste batzuetan baizik. Horrexegatik erabiltzen zen garai hartan eskola generikoa pluralez, las escuelas, umeak sexuen araberako banaketa zela-eta, eraikin bera izan arren, eskola desberdintzat hartzen zirelako, ez gaur egunean bezala.

Toponimoa: Kalebarriko eskolak

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa