head

Bazenekien?

Kakatza baserria

Eskritura gehienetan izen bakarra agertuta ere, inoiz Ibaiondo ere irakur daiteke, baina inguruari egingo lioke aipamen, Ibaizabal alboan altxatu zen eta. Bestaldetik, Iurreta aldeko Paduretan gertatzen den legez, alde honetan ere lurrak hezetasun handia izateagatik erraz egiten zen lokatza eta horrexegatik sortuko ei zitzaigun leku-izena. 1936ko gerra zibilean Durango bonbardatzean botatako lehergailuek tren geltokiko tailerrak ez ezik, Kakatza bera ere suntsitu zuten, eta geroago H. Mendizabal lantegiak pabiloi berria eraiki zuen bertako orubean.

Toponimoa: Kakatza baserria

 

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

 

oina iametza interaktiboa