Hasiera

Agenda

martxoak 14

Musika Tresnen Fabrika

Antolatzailea: Sointek taldea
Ordua: 17:30
Non: Plateruena kafe antzokia
Mota: Antzerkia

 

 

Antzezlan hau 2 eta 10 urteko bitarteko umeei zuzenduta dago.

Sarrera: umeek 3 €, nagusiak doan.

martxoak 20

Oinez dabilen jende eskasa - Leilaren bidaia

Antolatzailea: Karrika antzerki taldea
Ordua: 22:00
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
url: ikusi

Intxaur bat esku batean eta bestean bihotza gogor heldurik Leilarekin bidaia bat egitea proposatzen dizuegu. Bidaia honetan planteamendu zail bat egingo dugu: bestearen azalean jarriko gara, eta metamorfosia hori lortzen badugu, Leilaren egoera ulertzen saiatuko gara. Pertsonen aurkako mina bat zapaldu duen gazte afrikar bat da Leila eta gure mundura, lehen mundura, kontu eske etorri da, arma suntsigarri hauek bertan ekoizten ditugu-eta.

Gai izango gara bere azalean jartzeko? Metamorfosia horren atzetik goaz Karrikakoak, eta bidaia hau egiteko luzatzen dizuegu konbitea.

martxoak 21

Uharte ezezagunaren istoria

Antolatzailea: Markeliñe antzerki taldea
Ordua: 18:00
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
url: ikusi

martxoak 26

Aulki hutsa

Antolatzailea: Le Petit Téâtre de Pain
Ordua: 22:00 - 23:20
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
url: ikusi

Lapurdiko Le Petit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatutako taldea da.

Lan hau, Joseba Sarrionandiaren zenbait idatziren egokitzapenetik sortua da. Bertan erbestetik itzuli ezin den gizon batek, tragoa eskaintzen digu. Ondoren beste bat eta beste bat, eta bukatzeko beste bat.

Musikari batek dantzari bihurtzen du edalearen egonezina, bere iritzi eta asmoek kantu debekatuen hitzak diruditela. Desterruan ondu den arnoa edateko gomita bat.

martxoak 28

Olgetan tailerra

Antolatzailea: Berbaro elkartea
Ordua: 17:30
Non: Plateruena kafe antzokia
Mota: Antzerkia

 

Malabareak, ka...riokak eta firi-firiak izango dira.

Sarrera: doan

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Ekaina 2025
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango