Eustatek emandako datuak dira. 2011n durangarren % 49 zen euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai; eta 2016an, berriz, %53. Datuon arabera, “ia euskaldunen” multzoan egon da aldaketarik nabarmenena (%27tik %20ra jaitsi da). Talde honetan sartu ohi dira euskaraz zerbait ulertu bai, baina berba egiteko gai ez direnak, ikasten dabiltzanak, etab.