Beharsarea, euskaldunen lan poltsa interneten
2013-01-18
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren Euskara Zerbitzuak kudeatzen du, euskarazko lanak bideratu eta, bide batez, lan alorrean euskararen erabilera sustatzeko.
Bitartekaritza: Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak direnik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako kalteren inguruko inolako erantzukizunik hartuko ere.
Baldintzak: baldintza bi betetzea eskatzen zaio zerbitzu honen erabiltzaileari:
Doako zerbitzua: zerbitzu hau erabiltzea doakoa da. Erabiltzaileak ez du erregistratu behar: e-posta helbidea ematea nahikoa da, erantzunak helbide horretan jasotzeko.
Lan mota guztiak: lanak kategoriatan sailkatuta daude, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez.
Etorkinak | Euskara ikasten | Merkatariak - Ostalariak | ||||
Gurasoak | Helduak | Gazteak | ||||
Aisialdia - Kirola | Elkarteak | |||||