JULENE AZPEITIA LITERATURA LEHIAKETA 2026 ABIAN
2026-04-13

2026ko udaberrian sartu orduko bueltan dator Julene Azpeitia Lehiaketa. Urteroko hitzordu honek ibilbide luzea du; izan ere, Durangoko Udalak Julene Azpeitia Ipuin, Olerki eta Bertso Lehiaketa antolatzen du 1983. urtetik. Aurtengoa, beraz, 43. edizioa da.
Ipuinak, olerkiak edo bertsoak/koplak entregatzeko azken eguna apirilaren 30a izango da. Idazlanak posta arruntaz edo posta elektronikoz bidali daitezke honako helbideetako batera:
|
JULENE AZPEITIA LITERATURA LEHIAKETA Durangoko Udala – Euskara Saila Barrenkalea 17 - 48200 DURANGO |
Arauak
