Hasiera

Zuretzat

  • Zuretzat » 
  • Gurasoak » 
  • Albisteak » 
  • Ziortza Aldekoa: "Erabileran hobetu behar dugu eta umeei eredua emateko, ezinbesteko deritzogu gurasoen arteko hizkuntza ohiturak aldatzen hastea"

Ziortza Aldekoa: "Erabileran hobetu behar dugu eta umeei eredua emateko, ezinbesteko deritzogu gurasoen arteko hizkuntza ohiturak aldatzen hastea"

2013-01-02

Durangon Gurasolagun ekimena jarri berri dute martxan, Berbalagun egitasmoaren adar bat dela esan daiteke, baina bereziki gurasoei zuzendua dago. Egitasmo honen helburua, gurasoen hizkuntza ohiturak aldatzea da, eta haurrei euskaraz hitz egiteaz gain, helduen artean ere euskaraz egiteko ohiturak sustatzea. Ziortza Aldekoa (Iurreta, 1973) AEK-ko irakaslea da eta Durangaldeko Berbalagun egitasmoaren dinamizatzailea da. Gurasolagun egitasmoan buru belarri aritu da lanean.

Zer da Gurasolagun egitasmoa?

Gurasolagun egitasmoa Berbalagun egitasmoaren adar bat da, eskolekin elkarlana bultzatuta, gurasoak euskara erabiltzera bultzatzeko egitasmoa. Gurasolagun ekimena ez dira euskara eskolak. Ekimen hau, gurasoen artean euskara erabiltzeko ohitura zabaltzeko bide bat da. Taldetxoak sortzen ditugu euskaraz ondo moldatzen direnen, eta hainbesteko erraztasunik ez dutenen artean, erraztasuna eta ohitura hartzeari begira.

Beraz, Berbalagun ekimenaren adar bat dela esan daiteke, ezta?

Bai, Berbalagun egitasmoaren adar bat da. Finean, Berbalagun egitasmoa bera da, baina eskola dago tarteko eta bereziki guraso diren horiei zuzendua dago.

Zein da gaur egun Durangoko euskararen egoera gurasoen artean?

Ez Durangon bakarrik, orokorrean, kale neurketek erakusten dutenez, gurasoek umeei euskaraz egin arren, guraso taldeak biltzen direnean gazteleraz egiten dute. Hau da, nagusiok oso joera nabarmena dugu geure artean gazteleraz aritzeko eta umeei, berriz, euskaraz egiteko. Gero, umeek gazteleraz hitz egiten dutelako kezkatu egiten gara. Baina umeek nagusiok egiten duguna imitatzen dute, eta guk euskaraz egiten ez badugu...

Ikasturte hasieran jarri al zenuten martxan lehenengo aldiz?

Joan den ikasturtean Abadiñon, Berrizen eta Zaldibarren jarri genuen martxan, eta aurten Durangon ere martxan jartzeko ahalegina egin dugu. Euskara ikasleen eta Berbalagunen artean guraso asko zebilela ikusita, eskoletan horren berri ematea erabaki dugu. Beharbada, eskolarekin lotura izanda, guraso gehiago animatuko zirela pentsatuta.

Zer moduzko harrera izan du ekimenak?

Eskolen aldetik erantzun ona izan du. Eskola guztietan eman da kanpaina honen berri, eta eskoletatik gurasoei informazioa bideratu zaie. Landako ikastetxean Gurasolagun taldetxo bat osatu da. Beste eskoletan izen solteak jaso ditugu, eta eskolan bertan edo bertako gurasoekin talderik sortu ezin izan denez, bestelako taldeetara bideratu ditugu guraso horiek.

Zein da ekimen honen helburua?

Gurasoen artean, taldetxoan daudela, euskararen erabilera bultzatzea, umeentzako eredurik onena eurak baitira.

Lehenengo aldia al da gurasoei zuzenduriko ekimen bat martxan jartzen duzuela?

Bereziki gurasoei zuzendutakoa bai, baina kontutan izan behar da Berbalaguneko bestelako taldeetan ere guraso askok hartzen duela parte.

Zabalarrako Gurasolagun taldeaTalde hauek ba al dute antzekotasunik ohiko berbalagun taldeekin?

Bai. Batez ere, eguerdi partean biltzen diren taldeekin. Lehendik ere, Berbalagunen ibili diren talde batzuk eskolen inguruko kafetegietan bildu izan dira, eta partaide gehienak eskola bereko gurasoak izan dira: astearteetan 15:00etatik 16:00etara talde bi biltzen dira Landakon, eta gehienak bertako eskolako gurasoak dira. Asteazkenetan, ordutegi berean biltzen den beste talde bateko partaide gehienak Zabalarra ikastetxeko gurasoak dira...

Parte hartzaileen profila nolakoa da?

Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoen ohiko parte hartzaileen perfilak berdinak dira: 35-50 urte bitarteko emakumea, kasurik gehienetan ama, eta euskaraz erraztasun handirik ez duena. Euskara ikaslea edo ikasle izandakoa.

Aurrera begira dituzuen erronkak zeintzuk dira?

Bide honetatik jarraitzeko asmoa dugu. Euskara ikasi, ikasten dute umeek eskolan, baina eskolatik kanpo ez dute gehiegi erabiltzen. Erabileran hobetu behar dugu eta umeei eredua emateko, ezinbesteko deritzogu gurasoen arteko hizkuntza ohiturak aldatzen hasteari. Badakizue: zer ikusi, huraxe ikasi.

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*
 
       

Zuretzat

             
  Euskara ikasten   Gurasoak    
  Euskara ikasten   Gurasoak    
 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Maiatza 2024
aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango