Helburua: aisialdiko ekintzetan euskararen erabilera areagotzea.
Gizarte modernoan aisialdiak daukan garrantzia gero eta handiagoa da adin guztietarako. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak haur eta gazteengan eragiteko aisialdiko ekintza ugari antolatzen dira. Bestalde, aisialdiko taldeek eurek begiraleen beharrizana gero eta handiagoa dute, baita udalak ere, antolatutako ekintzak gazteei begira ugarituz doaz-eta. Honekin jabetuta, Euskaraz dakiten aisialdirako begiraleen lan-poltsa osatu du Berbaro elkarteak eta berak kudeatzen du. Umeen eta gazteen esparrura bideratuta dago, batez ere, eta zerbitzuak eskaintzeaz gain, aisialdi monitorea izateko prestakuntza ikastaroak ere antolatzen ditu udalaren laguntzaz.
Helburua: udan euskaraz antolatzen diren ekintzak indartu.
Aisiak, inoiz garrantzirik izatekotan, udan du eraginik handiena. Hori dela eta, ikastetxeen jarduerak utzitako hutsunea bete nahian, haur eta gazteei zuzendutako aisialdirako udalekuak antolatzen ditu udalak uztailean zehar. Udako eguraldia aprobetxatuz, kanpoko ekintzak, irteerak eta ibilaldiak antolatzen dira UDA TOPERA programaren barruan. Udaleko Gazteria sailak antolatzen du ekintza hau 5 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta.