Hasiera

Agenda

maiatzak 06

Antzerki gazte lehiaketa - Zugan Ni

Antolatzailea: San Agustin Kultur Gunea
Ordua: 20:30 - 22:00
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
Kontaktua: 946030021
url: ikusi

  

ZUGAN NI, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen proiektua da, Markeliñe antzerki taldearen laguntzaz sortua.

Aurtengoa hirugarren edizioa dugu eta Durangon egingo den Jaialdian Durangoko eta Zornotzako gazteen lanak erakutsiko dira.

Prezioa: 3 / bazkideak eta gazte txartelarekin 2,25

maiatzak 09

Harritxu Maritxu

Antolatzailea: Berbaro Elkartea
Ordua: 17:30
Non: Plateruena Kafe Antzokia
Mota: Antzerkia
Kontaktua: 946201918
url: ikusi

Loreak, animaliak eta zuhaitzak pozik bizi ziren elkarrekin, baina egun batetik bestera, landareak zimurtzen hasi ziren animaliak tristatzen eta eguzkia amatatzen. Atzetik, zalantzarik gabe, Muturrandi gaiztoa dabil. Ai ene!, zer egingo dugu berriro gure natura berpizteko eta haur guztiok alai egoteko?

Gure lagunak, Ane Monna, Oskola eta Karramarroik makinaren denbora duen doktore jakintsu bat ezagutzen dute. Baina zer topatuko dugu beste garai batzuetara heltzerakoan? Nori eskatuko diogu laguntza? Ausartuko zarete gurekin bidaiatzen? Jakina baietz, beraz,… sartu gurekin denboraren makinan eta esan ditzagun hitz majikoak: bagoaz, bagaude, munduan debalde! 

Adina: 3 - 10 urte

Prezioa: 3 €, umeek bakarrik

maiatzak 16

Jules Verneren abenturak

Antolatzailea: San Agustin Kultur Gunea
Ordua: 18:00 - 18:55
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
Kontaktua: 946030021
url: ikusi

Gorakada antzerki taldeak 1906. urtera eramaten gaitu: Jules Verne bere azken lana idazten ari da; bitartean Marta, etxeko neskamea, aurrera eta atzera dabil. Hasiera batean Julesen irudimenari ihes egiten badio ere, apurka-apurka istorioan sartzen hasten da, buru belarri murgildu eta azken abenturaren protagonista bilakatu arte, Martaren laguntzarekin, gainera, Jules Vernek azken lana bukatzea lortuko du.

Prezioa: 4; txiki txartelarekin DOAN

maiatzak 21

Hauxe da paraderu

Antolatzailea: Plateruena Kafe Antzokia
Ordua: 22:00
Non: Plateruena Kafe Antzokia
Mota: Antzerkia
url: ikusi

 

 Sarrera: 3 €

 

maiatzaren 21(e)tik maiatzaren 22(e)ra

Jar dezagun mundua hankaz gora!

Antolatzailea: San Agustin Kultur Gunea
Ordua: 22:00 - 23:30
Non: San Agustin Kultur Gunea
Mota: Antzerkia
Kontaktua: 946030021
url: ikusi

 
 
Kurutziaga ikastolako antzerki taldeak JAR DEZAGUN MUNDUA HANKAZ GORA! antzezlana aurkeztuko du maiatzaren 21ean eta 22an.
 
Prezioa: 4€.
 
 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Iraila 2025
aurrera
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango