Hasiera

Agenda

martxoaren 15(e)tik martxoaren 20(e)ra

Arrazismoaren kontrako astea ยท BOLIVIA

Antolatzailea: Udaleko Inmigrazio saila
Ordua: 9:00-21:00 (astegunetan) eta 10:00-14:00 (larunbatetan)
Non: Udal Liburutegia
Mota: Erakusketa

 

ILLIMANI: BOLIVIAKO IZPIAK ETA HIZKIAK

Egileak: Amets Arzallus eta Txomin Txueka

Egunak: martxoaren 15etik 20ra

Ordutegia: 09:00-21:00; zapatuetan, 10:00-14:00

martxoak 18

Boliviako izpiak eta hizkiak (hitzaldia eta proiekzioa)

Antolatzailea: Inmigrazio saila
Ordua: 19:00
Non: Udal Liburutegia
Mota: Hitzaldia

Hizlariak: Amets Arzallus eta Txomin Txueka

Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin.

Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien.

ARGIA aldizkarian erreportaje sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai  Durangoko azokan, “Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak”

Orain, hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak... denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun. Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Ekaina 2025
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango