Zuretzat
Errotuluak eta webak 2022
Euskarazko errotuluak eta web guneak 2022
Xedea:
Ebazpen honen xedea da Durangoko Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2022. urtean zehar, kanpoko errotuluak eta web guneak euskaraz jartzeagatik, halaxe agertzen baita Durangoko Udalak onartutako Euskara sustatzeko ekintza Plan Nagusian.
Onuradunak:
- Kanpoko errotuluak euskaraz jartzeagatiko dirulaguntzen subjektu onuradunak izan daitezke: euren establezimendua Durangon kokatuta daukaten merkatariak eta ostalariak eta, halaber, udalerri mailako elkarteak. Errotulazioa diogunean hauxe hartzen da kontuan: lokalaren kanpoaldean jarritakoa eta, halaber, toldoetan eta ibilgailu komertzialetan jarritakoa.
Ez dute dirulaguntzarik jasoko negozioko titularraren izena edo izen-deiturak baino agertzen ez dituzten errotuluak.
- Euskarazko web orriak euskaraz jartzeagatiko dirulaguntzen subjektu onuradunak izan daitezke: udalerrian lanean diharduten elkarte edo entitateek eta merkataritza eta ostalaritzako establezimenduak. Aurreko urteetan dirulaguntzak jaso zituzten erakundeak eta elkarteak ere aurkeztu ahal dira aurtengo dirulaguntza deialdira. Horretarako, aurreko dirulaguntza jaso zutenetik egindako berrikuntzen berri eman beharko dute.
Errotuluetan zein web orrietan, kasu bietan, testuak zuzen idatzita beharko du egon eta Udaleko Euskara Zerbitzuak aholkua eskainiko die hala eskatzen dutenei.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2022ko maiatzaren 4a
Eskariak aurkezteko azken eguna: 2022ko urriaren 31
Erakundea: Durangoko Udala
Material osagarria
Zuretzat