Hasiera

Euskaraz bizi

Liburu eta disko azokak "krisiari eutsi" diola dio Gerediaga Elkarteak

2010-01-27

Liburu eta disko azoka

Gerediaga Elkarteak nabarmendu duenez, igaro berri den 44. Euskal Liburu eta Disko Azokak “krisiari eutsi” dio eta inoiz baino ekitaldi gehiago eskaini ditu. Erakustazokak 292 stand bildu ditu aurten; 156 argitaletxek, diskoetxek eta bestelakok hartu dute parte.

Gainera, ekitaldi ugari izan dira Elkartegian, Haur Literatura Aretoan, Aurkezpen Aretoan eta Ahotsenean. Antolatzaileek Ahotsenea nabarmendu dute, izan ere “sortzaileentzat gune berezia lortu da, eta liburu aurkezpenak, kontzertuak eta poesia errezitaldiak hurbiletik hartzeko aukera eskaintzen du”.

Aurtengo gonbidatu nagusia kultura katalana izan da eta Institut Ramon Llull-eko kideek aurrerantzean bertan izateko borondatea adierazi dute. Gainera, Espay Catalunya Topalekuak 2010eko saria Gerediaga Elkarteari emango dio kultura katalana zabaltzen laguntzeagatik.

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*
 
       

Euskaraz bizi

             
  Literatura eta zinema    
  Literatura eta zinema    
 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Apirila 2024
aurrera
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango