Hasiera

Euskaraz bizi

Lehiaketa urteen joanean

1983-1987: Durangoko Udalak 1983 urtean hasi zen Julene Azpeitia Lehiaketa antolatzen. Garai hartan, Joan Antonio Aroma zinegotzi durangarrak proposatu zuen umeentzako lehiaketa hau Julene Azpeitia izenaz bataiatzea, eta Udaleko ordezkariek ontzat hartu zuten. Lehendabiziko lau urte hauetan ez zen ipuin sarituen argitalpenik plazaratu.

1987-1989: Urte hauetan hiru lehiaketa antolatu ziren eta, lehen aldiz, ipuin irabazleak argitaratu egin ziren. 1987-1988koak liburuxka baten datoz ea 1989koak beste baten.

1990-1998: Denbora tarte honetan Durangoko Udalak ez zuen lehiaketa antolatu, bai ordea Berbaro Elkarteak, nahiz eta beste izen batekin antolatu: Ipuin, Bertso Paper eta Komiki Lehiaketa. 1998. urtearen amaieran Berbaro Elkarteak Durangoko Udalari proposatu zion berriz ere Udalak har zezala bere gain Lehiaketa antolatzea.

1999: Udaleko euskara sailak Julene Azpeitia Lehiaketaren antolaketa-lanei heldu zien berriro ere. Honelaxe, Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Paper Lehiaketa izena hartu zuen, ipuinei bertso-paperak gehitu baitzitzaizkien.

2008: Epaimahaikoen eta eskoletako arduradunen proposamena aintzat hartuz, 2008. urtetik aurrera beste atal bat sartu zen lehiaketan: Olerkiak. Honekin hirukotasuna osatzen da: Julene Azpeitia Lehiaketa, ipuinak, olerkiak eta bertsoak.

 

Argitaratutako lan guztiak PDF formatuan ikus ditzakezue Idazlan sarituak atalean.

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Urria 2024
aurrera
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango