Hasiera

Euskaraz bizi

Zergatik euskarazko eredua

Hainbat arrazoi euskal ereduaren aldeko apustua egiteko:

  • Euskal Eskolak Euskal Herriaren zerbitzura egon behar du.
  • Eskolak paper garrantzitsua betetzen du euskararen sostengu eta berreskurapenean.
  • Euskal Herriko gazte guztiak komunitate berean integratzea Euskal Eskolaren helburu nagusienetakoa da.
  • Eskolaren bitartez herri bezala definitzen gaituena bermatzen dugu, hau da, hizkuntza eta kultura bermatzen ditugu.
  • Durangon eta Euskal Herrian kohesioa bermatu dezaketen eta bermatu behar duten hiru ardatz nagusi daude: kultura, euskara eta hezkuntza.

Gurasoen ohiko galderak euskal hezkuntza sistemari buruz:

  • Eleaniztasunak eragina ote dauka umeen eskola errendimenduan?
    Umeek hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ez dio kalterik egiten eskola errendimenduari. Alderantziz, hizkuntza bi edo gehiago jakiteak hainbat abantaila ekarriko dizkio umeari etorkizunean: lan-aukera hobeak izatea; bi, hiru edo lau hizkuntzatan komunikatu ahal izatea; bi, hiru edo lau kultura ezagutzea... Gainera, ikerketen arabera, bi hizkuntza ondo garatu eta bietan erraztasunez ikas dezaketen umeek, ume elebakarrek baino eskola-errendimendu handiagoa eduki ohi dute.
  • Zer hartu behar da kontuan seme-alabentzako ikastetxea hautatzerakoan?
    Umeen irakaskuntzan hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen bada, gurasoek hainbat alderdi hartu behar dituzte kontuan ikastetxea hautatzeko unean, hala nola ikastetxean hizkuntzok noiz eta nola erabiltzen diren, umeek eskolan darabiltzaten hizkuntzen arteko oreka zein den, ikastetxean antolatzen diren eskola orduz kanpoko ekintzak zein hizkuntzatan antolatzen diren edo irakasleen eta gurasoen arteko lankidetza zein den.

Hazi eta hezi euskaraz!

Aurkibidea

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Uztaila 2020
aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango