Euskarazko argitalpenak 2022
Euskarazko argitalpenak 2022
Xedea:
Ebazpen honen xedea da Durangoko Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea norgehiagoka erregimenean. Hau da, dirulaguntzak emango dira, 2022. urtean zehar, irabazi asmorik gabeko Durangoko elkarte eta entitateek argitaratuko dituzten “Udalerri mailako aldizkako argitalpenetan euskararen erabilera sustatzeko”.
Diruz lagunduko dena da, euskara erabiltzea aldizkako argitalpenetan.
Onuradunak:
Dirulaguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: irabazi asmorik gabeko Durangoko elkarteak, ikastetxeak eta entitateak, baldin eta deialdi honetan zehazten diren moduko aldizkako argitalpenak ateratzen badituzte eta izena emanda badaude Durangoko Udaleko Elkarteen Erregistroan.
Merkatal enpresak deialdi honetatik kanpo geratuko dira, nahiz eta euren jarduerak zerikusia izan euskarako aldizkako argitalpenekin.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2022ko maiatzaren 4a
Eskariak aurkezteko azken eguna: 2022ko ekainaren 1a
Justifikazioa aurkezteko azken eguna: 2023ko otsailaren 28a
Erakundea: Durangoko Udala
![]() |
||||||
Elkarteak | ||||||