Euskarazko argitalpenak 2020
Euskarazko argitalpenak 2020
Xedea:
Ebazpen honen xedea da Durangoko Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea norgehiagoka erregimenean. Hau da, dirulaguntzak emango dira, 2020. urtean zehar, irabazi asmorik gabeko Durangoko elkarte eta entitateek argitaratuko dituzten “Udalerri mailako aldizkako argitalpenetan euskararen erabilera sustatzeko”.
Diruz lagunduko dena da, euskara erabiltzea aldizkako argitalpenetan.
Onuradunak:
Dirulaguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: irabazi asmorik gabeko Durangoko elkarteak, ikastetxeak eta entitateak, baldin eta deialdi honetan zehazten diren moduko aldizkako argitalpenak ateratzen badituzte eta izena emanda badaude Durangoko Udaleko Elkarteen Erregistroan.
Merkatal enpresak deialdi honetatik kanpo geratuko dira, nahiz eta euren jarduerak zerikusia izan euskarako aldizkako argitalpenekin.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2020ko abuztuaren 19a
Eskariak aurkezteko lehen eguna: 2020ko irailaren 14a
Eskariak aurkezteko azken eguna: 2020ko urriaren 9a
Justifikazioa aurkezteko azken eguna: 2021eko otsailaren 26a
Erakundea: Durangoko Udala
![]() |
||||||
Elkarteak | ||||||