Igandean izango da Eztegua 2010 jaialdia
2010-06-18
Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, izango da igandean, ekainaren 20an. Kriskitin dantza taldeak antolatutako ekitaldian antzinako eztegua interpretatuko dute. Eguerdian hasiko da kalejira Madalena eta Ezkurdi plazetatik Santa Ana plazaraino. Herriko hainbat kale zeharkatu ondoren, herri bazkaria izango da Tabiran eta arratsaldean, berriz, erromeria izango da Luhartz musika taldearekin.
Kriskitin dantza taldeak bost urtetik behin antolatzen du antzinako eztegua eta aurtengoa laugarren edizioa da. Herriko musikariez eta dantzariez gain, nahi duten durangarrek parte hartzeko aukera dute.
Eztegua 2010 jaialdiaren laguntzaileak dira: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Durangoko Udala, Artesanías Unzueta, Luhartz musika taldea, Jaizale Txistulari Taldea eta Txiri-Txiri musika taldea.