Astebete Julene Azpeitia lehiaketako lanak aurkezteko
2023-04-19

Astebete geratzen da Julene Azpeitia lehiaketako lanak aurkezteko. Udalak deialdia egin du euskarazko ipuin, olerki eta bertso zein kopla sailetan.
Ipuinak, olerkiak edo bertsoak/koplak entregatzeko azken eguna apirilaren 27a izango da. Idazlanak posta arruntaz edo posta elektronikoz bidali daitezke honako helbideetako batera:
| 
			 JULENE AZPEITIA LEHIAKETA Durangoko Udala – Euskara Saila Barrenkalea 17 - 48200 DURANGO  | 
		
| juleneazpeitia@durango.eus | 
Oinarriak eta arauak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.