Hasiera

Agenda

azaroak 12

Hozkailu batean lotan

Antolatzailea: "Hitzari gorazarre" ekimena
Ordua: 11:00
Non: Udal Liburutegia
Mota: Literatura

Miriam Peñaren eta Peru Magdalenaren literatur instalazioa.

azaroak 12

Durangaldeko idazleak Durangon zehar

Antolatzailea: "Hitzari gorazarre" ekimena
Ordua: 11:00 - 13:00
Non: Santa Anako arkutik hasita

DURANGALDEKO IDAZLEAK DURANGON ZEHAR. Bisita gidatua (Euskaraz). Aldez aurretik izena ematea: gerediaga@gerediaga.eus edo 946818066

Durangoko idazleen inguruko bisita. Jarraian egingo diren 9 geldialdiak:

1. SANTA ANAKO ARKUA: ibilaldiko parte hartzaileei Ongi etorria

2. PINONDO: Pablo Pedro Astarloa eta Wilhelm von Humboldt

3. ABARRAK EUSKALTEGIA: Mañariar Kirikiño idazlearen Abarrak obraren izena daraman AEKren Abarrak euskaltegian, izen horren nondik norakoen azalpena.

4. BARRENKALE: Durangon egon ziren argitaletxeei buruzko azalpena.

5. GOIENKALE: Txistu y Tamboliñ aldizkariari buruzko azalpenak.

5. HITZ ETA URRIKE Liburudendak: Mila Salterain eta Andoni Urzelai idazleekin Kirikiño idazleari buruzko barriketaldia

6. ANDRA MARI: Talde argazkia

7. EZKURDI: Frai Juan de Zumarragaren gutuna (prosazko euskal testurik zaharrenen artean dagoena).

8. LANDAKO: Felipe Arrese Beitia otxandiar idazlearen poema “Ama Euskeriari azken agurrak”

9. PLATERUENA KAFE ANTZOKIA: Durangoko PLATERUEN “Causino” koplak

Amaiera ordua 13:00

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Maiatza 2024
aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango