Hasiera

Dirulaguntzak

Euskara sustatzea

Euskara sustatzea

Xedea:

Ebazpen honen xedea da Durangoko Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea norgehiagoka erregimenean, 2016. urtean zehar, "euskara sustatzeko ekimenak" egingo dituzten irabazi asmorik gabeko norbanako, entitate eta elkarteei diru laguntzak emateko.

Diruz lagunduko dena da euskara sustatzeko ekimenak garatzea, baldin eta Durangoko Udalak edo bere erakunde autonomoak egiten dituzten ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda.

Dirulaguntza hauen xede diren programek eta jarduerek euskararen normalizazioari zuzendutakoak izan behar dute, eta urteko programak nahiz ekintza puntualak izan daitezke, baina, beti ere, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasotzen diren esparruetako batean sartzeko modukoak izan behar dute: familia transmisioa, euskalduntzea/prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak.

Onuradunak:

Dirulaguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: irabazi asmorik gabeko Durangoko pertsona fisikoak, elkarteak, ikastetxeak eta entitateak, baldin eta deialdi honetan zehazten diren moduko ekimenak burutzen badituzte.

Halaber, Durangokoak ez diren entitateek ere eskatu dezakete dirulaguntza, baldin eta euskara sustatzeko ekimenen bat burutzen badute Durangon.

Merkatal enpresak deialdi honetatik kanpo geratuko dira, nahiz eta euren jarduerak zerikusia izan euskararen sustapenarekin.

 

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2016ko maiatzaren 17an

Eskariak aurkezteko azkeneko eguna: 2016ko ekainaren 6an

Erakundea: Durangoko Udala

Material osagarria

Zuretzat

             
  Elkarteak    
  Elkarteak    
 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Apirila 2017
aurrera
 
 
 
 
 
3
4
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
28
29
30
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango