Hasiera

Lege oharra

Lege abisu honek (aurrerantzean “Lege Abisua”) Interneteko http://www.durango- euskaraz.net atariaren (aurrerantzean “Web gunea”) erabilera arautzen du. Web gunea: Durangoko euskararen ataria. Helbidea: Barrenkalea 17, 1, 48200, Durango, Bizkaia. IFK: P4803400C.

Legeria

Normalean, Durangoko Udalaren eta web gunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak, Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.

Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Bilboko Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.

Jabetza intelektual eta industriala

1.- Web orrien jabetza intelektualeko eskubideak, diseinu grafikoa, logoak, argazkiak, bideoak eta kodeak Durangoko Udalarenak dira. Beraz, debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo web orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen badira ere, Durangoko Udalaren baimen idatziarekin izan ezik. Enpresaren web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.

2.- web gunetik deskargatu daitezkeen doako edukiak, testuak, artxiboak eta abar Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude.
Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:
- Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu.
- Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin beharko duzu.

3.- Copyright sinboloa duten testuen kasuan, berriz, eskubide guztiak egileenak dira.

4.- Azkenik, erabiltzaileak Durangoko Udalaren baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

1.- Erabiltzaileak legearen arabera erabiliko ditu web gune honetako zerbitzuak, errespetuz eta hirugarrenei kalterik sortzeko asmorik gabe. Durangoko Udalak eskubidea du erabiltzaileen komentarioak ezabatzeko, baldin eta pertsonen duintasunaren kontrakoak baldin badira edota diskriminatzaileak, arrazistak edo iraingarriak baldin badira. Nolanahi ere, web gunearen erabiltzaileek adierazitako iritzien ardura eta erantzukizuna berena da eta ez Durangoko Udalarena.

2.- Cookien erabilera. Durangoko Udalak cookie-ak erabili ahal izango ditu erabiltzaileen nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko. Cookie-ak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari lotzen zaizkio eta ez dute erabiltzaile horren datu pertsonalik atzemateko erreferentziarik ematen. Erabiltzaileak aukera izango du bere nabigatzailea konfiguratzeko, cookie-ak onar ez ditzan.

3.- Zerbitzuaren dohaintasuna. Web guneak ematen dituen zerbitzu guztiak doanekoak dira. Inoiz ordainpeko zerbitzuren bat balego, garbi adieraziko da dagokion orrian zein den bere prezioa, zein zerga diren aplikagarriak eta abar.

Loturak (link)

Durangoko euskararen atariaren web orrietan loturak (link) daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako guneak iradoki edo aholkatzea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Durangoko udalak zera jakinarazi nahi dio erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Durangoko Udalak norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio-lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Durangoko Udalak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio erabiltzaileari.

Helburuak

Durangoko Udalaren helburua erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Adin txikikoak

Gure zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan, Durangoko Udalak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu automatizaturako. Beste norbaiti datuak uztea Durangoko Udalak ez dizkio beste inori erabiltzaileen datuak utziko.

Onarpena eta Baimena

Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak eta Durangoko Udalak helburu horretarako darabilen tratamendua. Atarian ematen diren zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.

Erantzukizunaren mugak

1.- Durangoko Udalak ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen edozein motatako kalteren erantzukizuna: edukietan izan daitezkeen hutsune edo akatsak, web gunea une jakinen batean atzigarri ez izatea, birus edo bestelako programa informatiko kaltegarrien zabalpena…

2.- Durangoko Udalak eskubidea du web gunearen edukiak aldatzeko edo kentzeko eta, baita ere, zerbitzua eteteko denboraldi batez edota behin betiko.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuen Babeserako Legeak ezartzen duenaren arabera (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta Merkataritza Elektronikoaren eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen 34/2002ko legearen arabera, honako hau jakinarazten dugu:

1.- Erabiltzaile berri bat erregistratzerakoan Durangoko Udalak biltzen dituen datu pertsonalak edota zerbitzuren bat emateko biltzen dituenak indarrean dagoen legearen arabera erabiliko ditu. Durangoko Udalak ez ditu horrelako datuak inorekin konpartituko eta are gutxiago salduko.

2.- Erabiltzaileek beren nortasunari buruz ematen diguten informazioa egiazkoa, zehatza eta osoa izango da. Erabiltzaileak bermatu behar du datuak egiazkoak direla

3.- Erabiltzaileak edozein momentutan eska dezake bere datuak Durangoko Udalaren erregistroetatik ezabatzea. Horretarako, nahikoa izango du euskera@durango-udala.net helbidera mezu bat bidaltzea, bere nahia adieraziz

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Martxoa 2024
aurrera
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango