Hasiera

Euskaraz bizi

Julene Azpeitia lehiaketa

JULENE AZPEITIA (1888-1980) Zumaian jaio eta Bilbon zendu zen 92 urte zituela. Maistra titulua lortu ondoren, Aizarnazabalen hasi zen eskolak ematen eta, hemendik, Bizkaiko ikastoletara pasatu zen. Irakaskuntza izan zuen lanbiderik gogokoena, “milla bider jaioko banintzake ere, maistra izango nintzake”, aipatu zuen behin baino gehiagotan. 1916. urtean, ezkondu eta gero, Mexikora joan zen eta, han, 1918. urtean, euskaraz idazteari ekin zion.

Itsasoz haraindi 4 urte eman ondoren, Euskal Herrira itzuli zen bertako ikastoletan lanean jarduteko. Abadiñoko Mendiola eta Traña auzoetako eskolan ibili zen maistra lanetan 1922tik 1936a arte. Gerra ostean hainbat zigor jasan zituen: “amaika urte ikastola gabe, sei urte Burgosko herri txiki batean…Orain Durangon bizi naiz nere senarrarekin”. Hau 1961. urtean idatzi zuen Julenek. Sasoi hartan Durangoko Juan de Itziarren bizi zen, irakaskuntza utzirik eta idazteari lotuta.

Esanguratsua da 1962an Euskaltzaindiko Sariketara aurkeztu zuen ipuinaren izenburua: Euzkera jasotzea erabaki dogu. Izan ere, Julenek, ipuin, eskola eta irratsaioen bidez euskara hedatzea zuen helburu. Irratian, maistra-lanetan edota idazterako orduan, beti, kezka nagusi bat zebilkion buruan: nola jardun euskara iraunarazteko eta berau umeengan biziberritzeko?

Horrexegatik, hain zuzen, antolatzen du Durangoko Udalak Julene Azpeitia Lehiaketa, “umeak eta euskara” uztartu nahi ditugulako, Julenek bezala, guk ere, umeak baititugu etorkizunerako ardatz eta esperantza. Euskararen normalizazioa horrenbeste aipatzen dugun garai hauetan, ezin ahaztu dezakegu duela mende erdi baino gehiago ere hainbat ahalegin eta ekimen egin izan zirela euskararen transmisioa bermatzeko: Julene Azpeitia honen lekuko.

2004. urtean, Durangoko Udalak haurtzaindegia ireki zuen, eta izena ere jarri zion: Julene Azpeitia Haur Eskola.

Lehiaketa

             
  Lehiaketa urteen joanean   Idazlan sarituak 1987-2023   Arauak - 2024  
  Lehiaketa urteen joanean   Idazlan sarituak 1987-2023   Arauak - 2024  
 
gehiago

Sari-banaketa ekitaldia

             
  Ipuinak iruditan   Bideoak   Argazki-bilduma 2016-2023  
  Ipuinak iruditan   Bideoak   Argazki-bilduma 2016-2023  
 
gehiago

Albisteak

albiste gehiago

Zuretzat

             
  Gurasoak   Helduak   Gazteak  
  Gurasoak   Helduak   Gazteak  
 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Martxoa 2024
aurrera
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango