Hasiera

Euskaraz bizi

Berbalagun

EMAN IZAN

 

 

 

 

Durangaldeko Berbalagunak - Tel. 639400786

Zer da?

Durangon euskararen ezagutza maila dezentea bada ere, erabileran ez da gauza bera gertatzen. Euskara ez erabiltzearen arrazoiak hainbat izan daitezke: euskaraz jakin bai, baina ziurtasunik ez eta lotsatu; euskaraz erabili nahi bai, baina norekin eduki ez; erdaraz egiteko ohitura izan eta euskaraz egitekoa ez...

Abian dugun proiektu hau euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jartzen dituen proiektua da. Euskaldun berriei zein euskara ikasten dihardutenei laguntzen die, eta halaber, proiektuan parte hartzen duten euskaldun guztiei (zahar zein berri) euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzen dizkie.

Harreman hau taldeka burutzen da eta, taldeak osatzerakoan, kontuan hartzen dira partaideen ordutegiak, gustuak, interesak eta abar.

Nori dago zuzenduta?

BERBALAGUN egitasmoa 17 urtetik gorako Durangoko euskaldun guztiei zuzenduta dago:

  • Euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak: elkarrekin, lotsa barik, euskaraz bizi daitezen.
  • Euskara ikasten ari direnak edo inoiz euskara ikasi edota erdibidean geratu direnak (elkarrizketa bat izateko maila nahikoa dutenak).

Euskaldun zaharren parte hartzea behar-beharrezkoa da euskaldun berriei eta ikasten ari direnei kalean egiten den euskarara hurbiltzen eta euren euskara hobetzen laguntzeko.

Argazkiak

             
  Berbalagun argazkiak    
  Berbalagun argazkiak    
 
gehiago

Zuretzat

             
  Euskara ikasten   Merkatariak - Ostalariak   Gurasoak  
  Euskara ikasten   Merkatariak - Ostalariak   Gurasoak  
 
  Helduak   Gazteak    
  Helduak   Gazteak    
 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Apirila 2018
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
18
19
21
22
23
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango